Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Play-offa

Urrutikoetxea ostiralean berragertuko da Binakakoan, play-offean, hiru partida bajan emanda

EITB MEDIA

Zaratamoko aurrelariak ezin izan du jokatu final laurdenetako azken hiru jardunaldietan, ezker sorbalda minduta izan duelako, baina sendatu da; hortaz, Albisurekin batera, Peña II.a eta Mariezkurrena II.a mendean hartzen saiatuko da, finalderdirako neurketa erabakigarrirako sailkapenaren bila.

1:05
Mikel Urrutikoetxea

Mikel Urrutikoetxea ostiralean berragertuko da Binakako Txapelketan, play-offean, Zumaiako pilotalekuan, berak eta Jon Ander Albisuk Peña II.ak eta Mariezkurrena II.ak osatzen duten bikotearen aurkako partidan. Zaratamoko aurrelariak ezin izan du jokatu final laurdenetako azken hiru jardunaldietan, ezker sorbalda minduta izan duelako, baina sendatu da, Baiko Pilotak astelehenean jakitera eman duenez.

Hala, Urrutikoetxea eta Albisu Jon Ander Peña eta Jon Mariezkurrena mendean hartzen ahaleginduko dira. Azken horiek bosgarren postuan amaitu dute final laurdenetako ligaxka, eta Urrutikoetxeak eta Albisuk, aldiz, seigarren egin dute; hortaz, ostiralean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatuko duten partidan iganderako play-offen barnean aurreikusita dagoen neurketa erabakigarrirako txartel bat du jokoan. Igandean jokatuko dute, alde batetik, Zumaiako irabazleek, eta, bestetik, Peio Etxeberria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteek jokatuko duten partidako galtzaileek. Azken lau pilotari horiek (hirugarren eta laugarren postuetan amaitu dute ligaxka) Zornotzan arituko dira, eta irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligaxkarako.

Urrutikoetxeak bajan emandako hiru partidetan, Iker Larrazabal gazteak ordezkatu du.