Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Azaroaren 24an hasiko da

Baikok Artola, Jaka, Laso, Peña, Albisu, Aranguren, Imaz eta Mariezkurrena izango ditu Binakako Txapelketan

EITB MEDIA

Duela urtebete Baikok aukeratu zituen zortzi pilotariekin alderatuta, Iñaki Artola da berritasuna; azken hori Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko da. Atzelariei dagokienez, ez dago aldaketarik. Unai Lasok, aldakan izandako ebakuntzaren ostean, berriro ere ibiliko da kantxan.

  • Ander Imaz eta Unai Laso Binakakoan izango dira. Argazkia: EITB Media.

    Ander Imaz eta Unai Laso Binakakoan izango dira. Argazkia: EITB Media.

Baiko Pilotak Iñaki Artola, Erik Jaka, Unai Laso, Jon Ander Peña, Jon Ander Albisu, Aitor Aranguren, Ander Imaz eta Jon Mariezkurrena hautatu ditu pilotari titular gisa 2024ko Binakako Txapelketarako, enpresak berak ostiralean iragarri duenez.

Duela urtebete Baikok aukeratu zituen zortzi pilotariekin alderatuta, Iñaki Artola da berritasuna, Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko baita. Atzelariei dagokienez, ez dago aldaketarik. Halaber, Unai Laso da beste protagonista nagusia; izan ere, 2023ko txapeldunordea, aldakan ebakuntza egin ostean, berriro arituko da frontoian.

Baikok zehaztu duenez, Binakako Txapelketaren aurkezpen ekitaldian emango dute jakitera bikoteak nola osatuko dituen. Txapelketa azaroaren 24an hasiko da, Azkoitian, eta Aizarnazabalen jokatuko dute ondoren larunbatean, Seguran igandean, eta Eibarren ostegunean, hilaren 30ean.

Jon Alberdik ez du Baikon jarraituko

Horrez gain, Baikok iragarri du Jon Alberdik ez duela enpresan jarraituko; izan ere, aurrelari azpeitiarrak ez du Baikok kontratua berritzeko egin dion eskaintza onartu. Hala, Alberdik bost urte eman ditu enpresan, debuta egin zuenetik.