Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai

Buruz Buruko Txapelketako finalistak asteburuan erabakiko dira

Agentziak | Erredakzioa

Irribarria faborito argia da Rezustaren aurkako lehian. Bengoetxea VI.aren eta Urrutikoetxearen arteko finalerdian, berriz, pronostikoak ez daude batere argi.

  • Irribarria eta Rezusta. Argazkia: EiTB.

    Irribarria eta Rezusta. Argazkia: EiTB.

Buruz Buruko Txapelketako final handira nor iritsiko den erabakiko da asteburu honetan, Iruñean eta Eibarren jokatuko diren bi finalerdietan.

Bengoetxea VI.ak eta Urrutikoetxeak larunbatean neurtuko dituzte indarrak, Labriten, eta pronostikoak erabat zabalik daude.

Oinatzek 2008an irabazi zuen Buruz Burukoa, eta aurten Aimar Olaizola kaleratu du final-laurdenetan, 22 eta 13. Mikel Urrutikoetxea ere 22 eta 13 gailendu zen Joseba Ezkurdiaren aurkako lehian. Bizkaitarrak 2015ean irabazi zuen Buruz Burukoa, eta egungo txapeldunordea da.

Iker Irribarriak eta Beñar Rezustak igandean jokatuko duten beste finalerdiak, aldiz, faborito argia du: Irribarria. Aramakoa Buruz Buruko Txapelketako egungo txapelduna da, eta Iñaki Artola 22 eta 6 jipoitu zuen final-laurdenetan. Irribarriak eta Rezustak aurtengo Binakakoa irabazi berri dute.

Rezusta ezustekoa ematen saiatuko da. Txapelketako atzelari bakarra da, eta bidean Jokin Altuna multzoburua gainditu du, 22 eta 14.

Finalerdiak irabazten dituzten bi pilotariek txapelketako final handia jokatuko dute hilaren 28an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Galtzaileek, berriz, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko jokatuko dute aurreko astean, maiatzaren 21ean, Donostiako Atano III.ean.

Atano III.ean.