Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Maiatzaren 15ean hasiko da

Baikok Buruz Burukoan parte hartuko duten pilotariak iragarri ditu

A. B. E. | EITB Media

Jaka, Urrutikoetxea, Agirre, Bengoetxea VI.a eta Peña II.a dira Buruz Buruko Txapelketarako Baiko Pilotak aukeratu dituen pilotariak. Artolak eta Arteaga II.ak atariko kanporaketa jokatuko dute.

  • Erik Jaka

    Erik Jaka, egungo txapelduna. Argazkia: EITB Media

Baiko Pilota enpresak 2021eko Buruz Buruko Txapelketan parte hartuko duten pilotarien izenak iragarri ditu astearte honetan. Txapelketa maiatzaren 15ean hasiko da, eta Jaka, Urrutikoetxea, Agirre, Bengoetxea VI.a eta Peña II.a hautatu ditu Baikok bertan parte hartzeko.

Bost pilotari horiek bermatuta dute Buruz Buruko Txapelketan lehiatzea. Bestalde, Artolak eta Arteaga II.ak atariko kanporaketa jokatuko dute maiatzaren 7an (ostirala) Zallako (Bizkaia) Mimentiz pilotalekuan, Buruz Buruko Txapelketarako txartelaren bila.