Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

MAIATZAREN 29AN ETA 30EAN

Rezusta-Artola eta Zabaleta-Altuna, Buruz Buruko finalerdiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bergarako atzelariak eta Alegiako aurrelariak finalerako txartela jokatuko dute larunbatean Labriten; bigarren finalerdia Bilboko Bizkaian jokatuko da.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB

Beñat Rezusta eta Iñaki Artola, eta Jose Javier Zabaleta eta Jokin Altuna aurrez aurre ipiniko dituzten partidek osatuko dituzte datorren asteburuan jokatuko diren Buruz Buruko finalerdiak.

Bilbon jokatu den final-laurdenetako azken norgehiagokan, Artolak Mikel Urrutikoetxeari aise irabazi dio (22-7).

Alegiako aurrelariak eta Danel Elezkano garaitu zuen Beñat Rezustak (22-8) finalerako txartela jokatuko dute hurrengo larunbatean Labriten.

Bilbon jokatuko den bigarren finalerdian, Dario Gomezi irabazi zion Zabaletak (22-5) eta Altunak neurtuko dituzte indarrak. Azken honek 22-15 menderatu zuen Joseba Ezkurdia.