Buruz Burukoa
Ekainaren 12an, 10:00etan
Buruz Buruko finaleko sarrerak astearte honetan jarri dira salgai
Erredakzioa
Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak jokatuko dute finala datorren ekainaren 24an Bizkaia frontoian. 10:00etan hasi da salmenta.
-
Buruz Buruko txapelketako finala Bizkaia frontoian jokatuko da ekainaren 24ean. Argazkia: EFE
Ekainaren 24an jokatuko dute Buruz Buruko txapelketako finala Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak Bizkaia frontoian. Partida horretarako sarrerak, astearte honetan jarri dira salgai.
Finalerako sarrerak ticketmaster webgunean edo 656 799 423 (Asegarce) eta 661 259 009 (Aspe) telefono zenbakien bitartez eros daitezke.
Lehiatiletako ordutegiak honakoak izango dira: Ekainaren 21ean, Bizkaia frontoian 12:00etatik 13:00etara, eta Iruñeako Labriten 19:00etatik 20:00etara. Igandean, ekainaren 24an, Bizkaia frontoian 12:30etik 13:30era, eta 16:00etatik partida hasi arte.
Prezioak, 40 eurotik (merkeenak), 150 eurora artekoak izango dira.