Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

2024ko Buruz Burukoa

Mariezkurrenak ez du Buruz Burukoa jokatuko, eta Urrutikoetxea arituko da haren ordez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pilotari nafarrak minduta du eskuin eskuan, eta Buruz Burukotik kanpo geratu da. Txapelketa ostiral honetan abiatuko da, Donostiako Atano III.a frontoian.

  • Jon Mariezkurrena pilotaria

    Jon Mariezkurrena pilotaria

Jon Mariezkurrena pilotari nafarrak ez du parte hartuko 2024ko Buruz Buruko Txapelketan, eskuin eskuan zuen lesioa ez duelako sendatu. Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrak ordezkatuko du euskal pilotako denboraldiko txapelketa nagusian.

Baiko Pilota enpresak jakinarazi duenez, Berriozarko atzelariak txapelketan ez parte hartzea erabaki du, astelehen honetan Iruñeko Labrit pilotalekuan azken proba bat egin ostean. Atzelariak berak azaldutakoaren arabera, "nabarmen hobetu" zaizkio zituen arazo fisikoak, baina oraindik ez da gai maila horretako partida bat jokatzeko

Bilboko enpresak Mariezkurrenaren ordez Urrutikoetxea jartzea erabaki du. 2015eko ekitaldiko txapeldunak galdu egin zuen larunbatean Bakaikoaren aurka (22-17), txapelketara sartzeko jokatutako atariko kanporaketan.

Buruz Burukoa ostiral honetan abiatuko da, Donostian, Atano III.a frontoian, final zortzirenetako lehen partidarekin. Javier Zabala errioxarra izango da bertan: aurkaria asteazken honetan Busturian, Ekoetxeako Urdaibai aretoan (11:00etan) egingo den aurkezpenean ezagutuko dugu.