EITB Pilotari Onena
2026ra arte
Aitor Arangurenek Baikorekin duen kontratua berritu du
Agentziak | EITB Media
24 urteko atzelariak bi urte gehiago emango ditu 2018an profesionaletan bere debuta egin zuen enpresarekin.
-
Aitor Araguren, pilotaria. Argazkia: Baiko.
Baiko Pilotak eta Aitor Arangurenek pilotari gipuzkoarraren kontratua bi urtez luzatzea adostu dute.
Aginagako atzelariak 2018. urteko ekainean debutatu zuen Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta akordioaren ondorioz, 2026ra arte jokatuko du Baikorekin.
Akordioa sinatu ostean, emandako aukera hobetzeko aprobetxatuko duela azpimarratu du Arangurenek.
Gipuzkoarrak Bizkaia Torneoko final-laurdenak jokatuko ditu larunbat honetan bertan, Urdulizen.