Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

ligaxka

Retegi Bik ordezkatuko du lesionatuta dagoen Erik Jaka

eitb.eus

Lizartzako pilotaria I. graduko lesioa dauka eskuin sorbaldan.

  • Retegi Bi. Argazkia: EITB

    Retegi Bi. Argazkia: EITB

Erik Jakak ezin izango da larunbat honetan Arnedon egon, lau t'erdiko ligaxkako lehen partida jokatzeko.

Lizartzako pilotariak eskuin sorbaldako atzealdea mindu zuen astearte arratsaldean, Tolosan entrenatzen ari zela. Asteazken arratsaldean erresonantzia egin diote, eta bertan ikusi ahal izan denaren arabera, I. graduko giharretako lesioa dauka. Horren ondorioz, bi aste inguruz egongo da kantxetatik kanpo.

Horrenbestez, Retegi Bik hartuko du bere lekua Danel Elezkanori aurre egiteko.