Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Altuna vs. Ezkurdia

Lau t'erdiko finaleko sarreren prezioak, 40 eta 100 euro artean

eitb.eus

Ezkurdiak eta Altunak jokatuko dute 'kaiolako' finala azaroaren 18an, 17:00etan, Nafarroa Arenan. ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean esainiko dute finala.

  • Navarra Arena. Argazkia: EiTB

    Nafarroa Arena, Lau t'erdiko finaleko frontoia. Argazkia: EiTB

Lau t'erdiko Txapelketako finaleko sarreren prezioak 40 eta 100 euro artekoak izango dira. Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak jokatuko dute finala, azaroaren 18an, Nafarroa Arenan.

Asegarce eta Aspe enpresek espero dute, sarreren salmenta prozesua martxan jartzea datozen 48 orduetan, hau da, azaroaren 8rako (osteguna).

Finala zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak, azaroaren 18an, 17:00etan.