Lau t'erdikoa
Igande honetan
Hainbat berritasun izango ditugu aurtengo 4 t'erdiko finalean
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Ikusleak bi eratan jarraitu ahalko du norgehiagoka: batetik, ohiko emisiotik, eta bestetik, kamara zenital batekin zeinak xehetasun guztiak bilduko dituen. Gainera, programa berezia izango dugu.
-
Hainbat berritasun izango ditugu aurtengo Lau t'erdiko finalean. Argazkia: EFE
Hainbat berritasun izango ditugu Altuna III eta Ezkurdiaren arteko 2018ko Lau t'erdiko finalean. Garaiak aldatuz doaz eta teknologia berriak gero eta presentzia handiagoa dute kirol emankizunetan. Horrexegatik, pilota emanaldietan ere bestelako berritasun bat ezarri eskainiko dugu kamara zenital baten bitartez filmatutako irudiekin. Honek hai handiko xehetasun guztiak bilduko ditu etengabe arituko baita mugimenduan. Hortaz, ikusleak bi eratan jarraitu ahalko du norgehiagoka: batetik, ohiko emisiotik, eta bestetik, kamara zenitalarekin grabatutako irudiekin. Biak ikusgai, geure kiroletako webguneko zuzenekoen atalean.
Gainera, behin txapela nork jantzi duen jakinda, programa berezia izango dugu, hain zuzen ere, mahai-inguru bat egingo da finala zehatz eta zorrotz aztertzeko. Pedro Mari Goikoetxea izango da aurkezle; Abel Barriola, Mikel Idoate eta Juan Mari Juaristi “Atano XIII.a izango dira parte hartzaile, eta saioaren zuzendaria Joseba Urkiola izango da.
Nafarroa Arena frontoi berritik emango da zuzenean, eta egun handiaren inguruko xehetasun guztiak aztertuko dituzte. Horretarako, Elena Azpeitia eta Xabier Andueza kazetariek frontoiko testigantzak hartuko dituzte zuzenean eta Arbizu eta Amezketako afizioek ere izango dute tartea.
Aurten, gainera, 30 urte dira lau eta erdiko txapelketa itzuli zela eta Nafarroa Arenan jokatuko dela. Bertan, beraz, jokoa eta giro ona ziurtatuta egongo dira bi pilotari handi hauen partidarne inguruan sortuko den festa handian. Xehetasun guztiak Euskal Telebistako lehen kanalean eta eitb.eus/kirolak webgunean.