Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Gernikan

Gaur, Bengoetxea VI.a vs Artola, 2. jardunaldiko lehen partida

eitb.eus

Asteburu honetan final-laurdeneko ligaxkan partida erabakigarriak daude. Esaterako Etxeberriaren eta Victorren eta Bengoetxearen eta Artolaren artekoak.

  • Victorrek eta Etxeberriak irabazi behar dute

    Victorrek eta Etxeberriak irabazi behar dute

4 t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan.

Bengoetxea VI.ak eta Artolak indarrak neurtuko dituzte ostiralean, Gernikan, galtzaileak lehiaketa utzi dezake lehen partidan biek galdu baitzuten (22:00etan, zuzenean,  eitb.eus-en).

Larunbatean bi neurketa ditugu, alde batetik, lehen jardunaldian galtzaile ere izan ziren Etxeberriak - Victorrek Iruñean neurtuko dituzte indarrak, eta bestetik, Ezkurdiak eta Lasok Bilbon jokatuko dute lehen partida irabazi eta gero (18:00etan, zuzenean eitb.eus-en).

Igandean, Azpeitian, garaipena eskuratu zuten beste bi pilotariek jokatuko dute: Altuna II.a vs Erik Jaka (17:00etan, zuzenean, eitb.eus-en).