Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Mungian

Amaia Aldai, Lau t'erdiko txapeldun (22-14)

EITB MEDIA

Miriam Arrillagari gailendu zaio Mungian jokatutako Emekume Master Cupeko Lau t'erdiko finalean. Hirugarren postua Enara Gamindek lortu du, atariko partidan Olatz Arrizabalaga mendean hartuta (22-18).

1:22
Amaia Aldai, Lau t'erdiko txapelarekin

Amaia Aldaik irabazi du Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finala. Bizkaitarra 22 eta 14 nagusitu zaio Miriam Arrillaga gipuzkoarrari, Mungiako pilotalekuan jokatutako final handian 22 eta 14.

Partida oso lehiatua izan da, eta biek argi eta garbi utzi dute sasoi onean iritsi direla finalera. Arrillagak ondo hasi du norgehiagoka, 2-0 aurretik jarrita, baina Aldaik binakoa egin du eta horren ostean amaiera arte beti aurretik izan da markagailuan.

Partidak aurrera egin ahala, Aldai konfiantza hartzen joan da, baina alde handirik zabaldu gabe. Bi eta hiru tantoren arteko aldea izan da gehienetan. Momentu batean, Arrillaga 8 eta 9 hurbildu da, eta partida berdindu edo irauliko zuela eman du, baina ez da horrelakorik gertatu.

Aldai dimoztarrak ondo eutsi dio presioari eta partida bukaeran hautsi du, 12 eta 17 aurreratu denean. Hortik aurrerakoak errazagoak egin zaizkio, markagailuko aldeari eskereta azkenean 22 eta 14 nagusitu da.

Enara Gaminde, hirugarren

Hirugarren eta laurgarren postuak erabakitzeko partidan, Enara Gaminde 14 urteko Laukiztarrak ezustean hartu du Olatz Arrillaga txapela irabazteko faboritoetako bat eta 22 eta 18 gailendu da.

Finaleko tanto guztiak:

1-0, 2-0, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 4-6, 4-7, 4-8, 5-8, 6-8, 6-9, 7-9, 8-9, 8-10, 8-11, 8-12, 9-12, 9-13, 10-13, 11-13, 11-14, 12-14, 12-15, 12-16, 12-17, 13-17, 14-17, 14-18, 14-19, 14-20, 14-21, 14-22.