Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

2025eko Munduko Txapelketa

Euskal Selekzioa bikote mistoen finalera sailkatu da

EITB

Herbehereetako Jurrit Osinga eta Marrit Zeinstra izango dituzte aurkari finalean, larunbatean.

  • Lur Ziarrusta eta Laia Salsamendi. Argazkia: EEPF

    Lur Ziarrusta eta Laia Salsamendi. Argazkia: EEPF

Lur Ziarrusta eta Miren Larrate bikote mistoen finalera igaro dira Euskal Selekzioarekin ostiral honetan WallBalleko Munduko Txapelketako finalerdietan Euskal Pilota Federazioko taldekideak ere diren Mikel Aurrekoetxea eta Laia Salsamendi 15-11 eta 15-11 garaituta. Hala, Herbehereetako Jurrit Osinga eta Marrit Zeinstra izango dituzte aurkari finalean, larunbat arratsaldean.

Bestalde, Mikel Beldarrain eta Olatz Arrizabalaga ligaxkako fasean geratu dira kanpoan. Bi partidak galduta, aurkarien emaitzek ez diete mesederik egin eta aurrera jarraitzeko aukerarik gabe geratu dira.

Gizonezkoen eta emakumezkoen bikoteak

Arratsaldean, gizonezkoetan, Beldarrainek eta Aurrekoetxeak hiru partidak irabazi dituzte, Puerto Rico, Herbehereak eta Argentina aurkari zituztela.

Emakumezkoetan, berriz, Miren Larrartek, Olatz Arrizabalagak eta Laia Salsamendik garaipen argiak lortu dituzte Britainia Handiaren eta Belgikaren aurka.

Horrela, Euskal Selekzioko pilotari guztiak finalerdietara pasatu dira. Finalerdiak larunbat goizean jokatuko dira, eta finalak, berriz, 13:30ean hasiko dira.