Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Eusko Label Winter Series

Barandikak eta Basquek irabazi dute, Goixerri-Manci bikotea ia aukerarik gabe utziz

EITB Media

Gernikako aurrelariak eta atzelari lapurtarrak bi jokotan (15-10 eta 15-6) menderatu dute Mutrikuko bikotea. Lehen jokoa nahiko parekatua izan da, baina bigarrenean aise nagusitu dira.

  • Xabi Barandika eta Thibault Basque. Argazkia: ERAMAN!

    Xabi Barandika eta Thibault Basque. Argazkia: ERAMAN!

Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan (15-10 eta 15-6) irabazi diete Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Mikel Mancisidorri Gernikan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldiko partidan. Horrela, Gernikako aurrelariak eta Bidarteko atzelariak txapelketan bizirik jarraitzen dute, eta gaurko aurkariak sailkatzeko ia aukerarik gabe utzi dituzte.

Lehenengo jokoan berdintasuna izan da nagusi zortzinako berdinetara arte, baina 11-10ekoaren ondotik Barandika eta Basque zuzenean joan dira 15. tantoraino.

Goixerrik eta Mancik lehen jokoko kolpe psikologikoa ordaindu dute, eta bigarrenaren hasierak ondorengo bilakaera baldintzatu du. Puntista bizkaitarrak eta lapurtarrak "eskapadako" pilota bat baliatu dute, eta horrekin min izugarria egin diote Mutrikuko bikoteari.