Pilota
Emaitza: 22-20
Bengoetxea VI.a berriro ere garaile Irribarriaren kontra
eitb.eus
Andre Maria Zuriaren Torneoko finala zuzenean izango da ikusgai gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. Altuna III.a eta Merino II.a Urrutikoetxea eta Albisuren kontra arituko dira, 22:00etan hasita.
2017ko Buruz burukoaren errebantxa jokatu da bart Ogueta pilotalekuan, eta, finalean gertatu zen bezala, Oinatz Bengoetxeak mendean hartu du Iker Irribarria.
Markagailua: 0-2, 1-2, 1-5, 2-5, 2-6, 6-6, 6-7, 9-7, 9-9, 12-9, 12-10, 13-10, 13-11, 14-11, 14-13, 16-13, 16-19, 20-19, 20-20 eta 22-20.
Gaur, berriz, Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko da, 22:00etan. Altuna III.a eta Merino II.a Urrutikoetxea eta Albisuren kontra arituko dira, eta ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean izango da ikusgai.