Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Uztailak 20 - Abuztuak 21

24 pilotari, Bizkaiko VII. Txapelketan

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaiko Diputazioak Emakumeen I. Txapelketa ere jokatuko dela iragarri du.

1:40
Victor, Urrutikoetxea, Albisu, Erasun

Guztira 24 pilotarik hartuko dute parte hiru modalitate ezberdinetan jokatuko den Bizkaiko VII. Txapelketan. Binakako, Buruz Buruko eta 4 t'erdiko torneoak jokatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 21era arte.

Binakako bikoteak honako hauek dira: Altuna-Martija, Elezkano-Zabaleta, Irribarria-Rezusta, Olaizola-Aretxabaleta, Urrutikoetxea-Albisu eta Bengoetxea-Larunbe.

4 t'erdiko pilotariak: Ezkurdia, Mendizabal, Retegi II.a, Victor, Laso eta Arteaga II.a.

Buruz Burukoan parte hartuko dutenak: Ugalde, Dario, Etxeberria, Erasun, Urretabizkaia eta Bakaikoa.

6 talde ezberdin izango dira eta jokatuko diren frontoiak Arrigorriagakoa, Etxebarrikoa, Barakaldokoa, Zeanurikoa eta Bilbokoa.

Bestalde, Bizkaiko Diputazioak Emakumeen I. Txapelketa ere jokatuko dela iragarri du, baina udazkenean.

Taldeak

Oiz: Olaizola II-Aretxabaleta (Binakakoan), Arteaga (4 t'erdikoan) eta Bakaikoa (Buruz Burukoan).
Sollube: Elezkano II-Zabaleta (Binakakoan), Retegi (4 t'erdikoan) eta Ugalde (Buruz Burukoa).
Gorbeia: Altuna III-Martija (Binakakoan), Mendizabal (4 t'erdikoan eta Etxeberria (Buruz Burukoan).
Kolitza: Irribarria-Rezusta (Binakakoan), Ezkurdia (4 t'erdikoan) eta Dario (Buruz Burukoan).
Anboto: Urrutikoetxea-Albisu (Binakakoan), Victor (4 t'erdikoan) eta Erasun (Buruz Burukoan).
Ganekogorta: Bengoetxea VI-Larunbe (Binakakoan), Laso (4 t'erdikoan) eta Urretabizkaia (Buruz Burukoan).