Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Lesioa

Altuna III.ak lunbalgia zorrotza du

Erredakzioa

Jokin Altunak min hartu du bizkarrean, eta baja izango da San Fermin jaialdian. Asteazken honetan egin dioten erresonantziak baieztatu du, lunbalgia zorrotza duela.

Jokin Altunak bizkarrean ziztada izan du, eta baja izango da San Fermin jaialdietarako. Arratsalde honetan egin dioten erresonatziak baieztatu du Altunak lunbalgia zorrotza duela. Amezketako pilotariak astebete edo bi aste emango ditu jokatu ezinda.

Iñigo Simon medikuaren lehen diagnostikoa baieztatu du erresonantziak. Bestalde, Aspe enpresak iragarri du Danel Elezkanok beteko duela Jokin Altunaren hutsunea.