Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Lau t'erdiko Promozioko finala

Peña II.aren eta Bakaikoaren arteko finala, zuzenean

eitb.eus

Larunbatean, Lau t’erdiko Promozioko Txapelketa nork irabaziko duen ikusiko dugu, 17:15ean, ETB1n eta eitb.eus-en. Igandean, ordea, Lau t’erdiko hirugarren posturako partida izango dugu, 17:00etan.

  • 4 t'erdiko txapelketa

    4 t'erdiko txapelketa

Larunbatean, Peña II.a eta Bakaikoa aurrez aurre jarriko dituen Lau t’erdiko Promozioko Txapelketako finala izango dugu zuzenean ikusgai, 17:15ean, ETB1n eta eitb.eus-en. Igandean, berriz, Lau t’erdiko Txapelketako hirugarren posturako lehian arituko dira Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea, eta partida hori ere izango dugu ikusgai, 17:00etan.

Jon Ander Peñak Iruñean txapela jantzi nahi du aurreko denboraldiko finalean Asier Agirreren aurka 20-22 galdu ondoren. Joanes Bakaikoak, aldiz, Eskuz Banakako Promozio Txapelketa irabazi berri du, eta konfiantza osoz jokatuko du larunbateko partida.

Igandean, aldiz, Eusko Label Lau t’erdiko Txapelketaren txanda izango da. Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea txapeldun ohiak arituko dira hirugarren postua eskuratzeko lehian.