Pilota
Binakako finala
Leire Garai eta Leire Etxaniz, Master Cupeko txapeldun
eitb.eus
Bikote urdina uste baino errezago gailendu da, hasierako tantuetan 12 eta 0eko partziala eginda. Patricia Espinarrek eta Miriam Arrillagak ezer gutxi egin ahal izan dute egoerari buelta emateko.
Leire Garaik eta Leire Etxanizek Emakume Master Cupeko Binakako txapelak jantzi dituzte, eta merezimendu osoz egin dute. Gasteiztarra eta Etxebarriatarra aise nagusitu zaizkie Patricia Espinarrek eta Miriam Arrillagak osatutako bikoteari, 22 eta 5, Zumarragako pilotalekuan jokatutako finalean.
Partida hasieratik jarri da bikote urdinaren alde. Minutu gutxi batzuetan, Garaik eta Etxanizek tantoak bata bestearen atzetik egin dituzte eta 12 eta 0 aurreratu dira markagailuan. Arrillagak huts ugari egin ditu atzeko aldean eta Leire Garai Patricia Espinar baino askoz gehiago izan da aurreko koadroetan.
12 tantoko aldeak min handia egin dio Espinarri, egungo jokalari onenetarikoari, eta Miriam Arrillaga bikotekideari. Hala ere, erreakzionatzen saiatu dira, eta tanto gutxi batzuk egin dituzte, baina urdinek ez dute inoiz jokoaren kontrola galdu.
Azken partziala eta garaipena
Horrela, eta 18 eta 5ekoaren ostean, urdinek 4 eta 0eko partziala egin dute azken garaipena lortzeko. Azkenean 22 eta 5 gailendu dira, garaipen argia eta handia lortu dute. Merezitako txapela, Leire Garaik eta Leire Etxanizek irabazi dutena.