Pilota
Lesioaren ostean
Aimar Olaizola maiatzaren 18an itzuliko da pilotalekuetara
eitb.eus
Baiko Pilota enpresak Zamoran egingo den jaialdi baterako programatu du.
-
Aimar Olaizola
Aimar Olaizola laster itzuliko da lehiara; izan ere, bere enpresak (Baiko Pilota) maiatzaren 18an Zamorako Aspariegos udal pilotalekuan jokatuko den jaialdian izateko iragarri du.
Buruz buruko txapelketa lau aldiz irabazitakoak Iosu Eskiroz atzelariarekin osatuko du bikotea, Bengoetxea VI.aren eta Arangurenen aurka jarduteko.
Aurrelari nafarrak ezker hankako koadrizepseko tendoi lotunean hartu zuen min joan zen otsailean, Jon Ander Albisurekin batera jokatzen ari zen Binakako Txapelketa bukatzeko hiru jardunaldi falta zirenean.
Medikuek lau hilabeteko sendatze prozesua aurreikusi bazuten ere, maiatzaren erdialdean kantxetara bueltatuz gero, goizuetarrak pare bat astez murriztuko luke bajarako epealdia.