Pilota
Agur goiztiarra
Jaunarenak pilota profesionala utziko du
eitb.eus
Erabakiaren oinarrian, azken hilabeteetan eskuetan pairatutako arazoak daude.
Jon Jaunarenak pilota profesionalari agur esatea erabaki du, azkenaldian eskuetan izan dituen arazoek hala behartuta.
Leitzako atzelariak duela bederatzi urte debutatu zuen Tolosako Beotibarren, eta geroztik 334 aldiz aritu da profesional gisa partidak jokatzen. Horrenbestez, astearte honetan bere herriko frontoiak hartuko duen jaialdia bere azken norgehiagoka eta agurra izango da.
Jaunarenak bigarren mailako Buruz buruko eta Binakako eta Lau t'erdiko txapelak bereganatu zituen afizionatuetan.