Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Gehienez 20 pertsonakoak

Pilotariak taldeka entrenatu ahalko dira

Erredakzioa

Maiatzaren 30etik aurrera, Gobernuak baimena ematen die gehienez 20 pertsonaz osatutako taldeetan lansaioak egiteko.

  • Urrutikoetxea eta Olaizola II.a

    Urrutikoetxea eta Olaizola II.a. Argazkia: EiTB

Pilotariek taldeka entrenatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Larunbat honetara arte, araudia jarraituz, bakarka entrenatu beharra zeukaten elkarren aurka edo bikoteka entrenatzeko aukerarik gabe.

Egunotan, hainbat pilotari profesional euren kabuz entrenatzen ikusi ditugu. Gaurtik, maiatzaren 30etik, Gobernuak taldeka entrenatzeko baimena eman die, gehienez hogei pertsonak osatutako taldeetan.

Zalantzarik gabe, albiste ona da pilotari profesional, pilota eskola, federazio eta klubentzako.