Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zazpi denboraldiren ostean

Victor Estebanek ez du Baiko Pilotan jarraituko

eitb.eus

Enpresak 27 urteko errioxarraren kontratu ez berritzea erabaki du. Estebanek ia 400 partida jokatu ditu 2013an debuta egin zuenetik.

  • Victor Esteban pilotaria

    Victor Esteban pilotaria. Argazkia: Efe.

Victor Esteban pilotariak ez du Baiko Pìlotan jarraituko azken zazpi denboraldiak enpresan eman ostean. Baikok 27 urteko errioxarraren kontratua ez berritzea erabaki du.

Victorrek San Lorenzo pilotalekuan egin zuen debuta 2013ko ekainaren 26an, Beginorekin bikotea osatuta, Idoate-Untoriaren aurka.

Egun horretatik ia 400 partida jokatu ditu eta 2015ean Promozioko Buruz Burukoa irabazi zuen.

Orotara, 61 partida jokatu ditu lehen mailan, 23 garaipen lortuta. 2017an San Mateo torneoa irabazi zuen Rezustarekin batera.

Baiko Pilotak eskerrak eman dizkio Estebani bere profesionaltasunagatik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Pilota