Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

EITBn

Asteburuan, goi-mailako pilota

EITB.EUS

Binakako finalerdiko partida jokatuko da gaur Bilbon eta asteartean finala; asteburuan kaiolako final-zortzirenak hasiko dira.

  • Pilota, zuzenean

    Pilota, zuzenean

Hurrengo egunetan ekitaldi oso garrantzitsuak daude pilotan.

Alde batetik, gaur, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken neurketa jokatuko da Ezkurdia - Martija vs Agirre - Albisu bikoteen artean, Bilbon; Olaizola II.a eta Urrutikoetxea zain daude finala jokatzeko asteartean.

Eta asteburuan 4 t'erdiko final-zortzirenak izango dira jokoan; larunbatean, Artola vs Peña II.a eta Elezkano II.a vs Zubizarreta III.a Azkoitian, eta igandean, Eibarren, Bengoetxea VI.a vs Irribarria eta Agirre vs P. Etxeberria.

EGITARAUA

Ostiralean, 22:15ean, Bilbon

Elordi - Bikuña vs Alberdi - Larunbe

Binakako Txapelketa

Ezkurdia - Martija vs Agirre - Albisu

Larunbatean, 17:45ean, Azkoitian

Artola vs Peña II.a

Elezkano II.a vs Zubizarreta III.a

Igandean, 17:00etan, Eibarren

Bengoetxea VI.a vs Irribarria

Agirre vs P. Etxeberria

Asteartean, 17:00etan, Bilbon

Binakako Txapelketako Finala

Olaizola II.a - Urrutikoetxea vs ¿? - ¿?