Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Belauneko lesioa

Irribarriari ebakuntza egingo diote eskuin belaunezurrean

A. B. | EITB Media

Aramako pilotariak lesioa du eskuin hankako belauneko errotulan eta Mikel Sanchezek egingo dio ebakuntza martxoaren 11n.

  • Iker Irribarria

    Iker Irribarria, pilotaria. Argazkia: EITB Media

"Iker Irribarria Olazabal pilotariari ebakuntza egingo diote eskuin hankako belaunezurrean", jakinarazi du astearte arratsaldean Aspe enpresak. Ebakuntza martxoaren 11n egingo dio Mikel Sanchez doktoreak, Gasteizen, Vithas San Jose Ospitalean.

Irribarria ez da zortea izaten ari lesioekin. Lehenago ezker eskua izan zuen minduta, eta orain belauneko lesioa izango da aldi baterako kantxetatik kanpo mantenduko duena.