Publizitatea
Itxi

2021/05/09

21:37

Pilota

Zorrozaurre klinikara

Erik Jaka ospitalera eraman dute, jokatzen ari zela ondoezik sentitu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Buruz Buruko egungo txapelduna gaizki sentitu da Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.

  • Erik jakak debuta egin du Baikoren kamisetarekin.

    Erik jakak debuta egin du Baikoren kamisetarekin. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Erik Jaka Buruz Buruko egungo txapelduna ospitalera eraman behar izan dute igande honetan, ondoezik sentitu baita Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den 2021eko Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.

Jaka eta bere bikotekide zen Beñat Rezusta 8-18 ari ziren galtzen Jokin Altunaren eta Jon Mariezkurrenaren aurka, eta une horretan Lizartzako pilotaria "gaizki sentitu da eta aldageletara joan da zonalde epigastrikoan mina zuela", Txema Urrutia medikuak Radio Euskadiri azaldu dionez.

Horren ondorioz, Zorrotzaurreko IMQ klinikara eraman dute, "probak egitera", baina bertatik "berarekin joan den medikuak esan du hobeto sentitzen zela".

EITBk jakin ahal izan duenez, egindako probek emaitza ona eman dute. Dena den, medikuek erabaki dute pilotariak gaua behaketapean igaro dezala.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;