Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Nafarroa

2022ko Buruz Buruko Txapelketako finala Nafarroa Arenan jokatuko da

I. G. | EITB MEDIA

Guztira, gizonezkoen lau pilota partida jokatuko dira bertan 2022an: Buruz Buruko finala, LEPM Masterreko bi finalerdiak eta finala.

  • Nafarroa Arena

    Nafarroa Arena. Irudia: EITB Media

Nafarroak 2022ko maiatzaren 29an hartuko du lehen aldiz Buruz Buruko Pilota Txapelketako finala Nafarroa Arenan.

Hala berretsi dute Esku Pilotako Enpresen Ligako (LEPM) arduradunek eta NICDO sozietate publikoak, Nafarroa Arenan bertan sinatutako akordio batean, "pilotaren esparruan hitzordu garrantzitsuentzat jotzen dena hartzeko aukeratua", Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Guztira, gizonezkoen lau pilota partida jokatuko dira Arenan 2022an. Buruz buruko finala 2022ko maiatzaren 29an izango da, LEPM Masterreko bi finalerdiak irailaren 30ean, eta finala 2022ko urriaren 2an.