Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta Punta

Erkiaga eta Zabala bikotearen garaipena Jai Alai Winter Seriesen estreinaldian

EITB Media

Barandika-Lekerika bikoteari irabazi diote Gernikako Jai Alai frontoian.

0:30
Abian da Jai Alai Winter Series txapelketa

Larunbatean zesta puntako Jai Alai Winter Series txapelketa hasi zen Gernikako Jai Alai frontoian.

Aritz Erkiaga-Jon Zabala eta Xabi Barandika-Unai Lekerika bikoteek jokatu zuten lehen partida harmailak jendez gainezka zeudela.

Ameriketako aroa atzean utzi eta orain Euskal Herria berreskuratzen ari da zesta puntaren xarma.

Partidari dagokionez lehen puntua Barandikak eta Lekerikak eraman zuten 12-15 denbora osoan setean agindu eta gero (0-4, 1-6, 3-9).

Bigarrena askoz orekatuago izan zen (2-3, 6-4, 6-6, 7-7, 9-7, 13-10 eta 14-11) eta hamalauna heldu eta gero Erkiaga eta Zabala bikote gorriak irabazi zuen seta eta berdinketa hausteko azken setean erabaki zen neurketa. Azken horretan 5-3 irabazi zuten ere gorriek.

Hurrengo hitzordua astelehenean izango da gaueko 22:30ean. Zuzenean ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en Arbe-Lopez vs Beaskoetxea-Aldazabal partida.

Lekerika

Lekerika