Pilota
Binakako txapeldun berria
Altuna III.a, 'hiru handiak' irabazten dituen zortzigarren pilotaria
EITB Media
Buruz Burukoa, Lau t'erdikoa eta Binakako Txapelketa irabazi ditu gipuzkoarrak. Arreneko pilotaria lortzen Julen Retegi izan zen, 1990. urtean.
-
Jokin Altuna, 2022ko Binakako txapelduna.
Jokin Altuna pilotariak 2022ko Binakako Txapelketa irabazi berri du igande honetan. Julen Martijarekin batera Laso eta Imaz gainditu dituzte Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako final handia.
Beraz, Altuna III.a ' hiru handiak' irabazten dituen zortzigarren pilotaria da, hots, Buruz Burukoa, Lau t'erdikoa eta Binakako Txapelketa.
Buruz Burukoa 2007an eta 2021ean irabazi zituen eta 'kaiolako' txapelketa 2017an, 2020an eta 2021ean.
Aurreneko pilotaria 'hiru handiak' irabazten Julian Retegi mitikoa izan zen, urte berean erdietsi zituen hiru txapelketak, 1990. urtean; Juan Martinez de Irujok 2006an eta 2014n lortu zituen.
Gainerako pilotariak hiru txapelketak irabazten Fernando Arretxe, Aimar Olaizola, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea nafarrak eta Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrak izan dira.