Pilota
LESIOA
Artolak tendinitisa du belaunean
I. G. | EITB MEDIA
Artolak irrist egin zuen larunbatean Peña II.aren aurka jokatutako partidan eta min hartu zuen. Hala ere, partida amaitzeko gai izan zen.
Atzo Gasteizen egindako proba medikoen arabera, Iñaki Artolak tendinitisa du belauneko bursitisarekin. Alegiako aurrelariak fisioterapia tratamendua hasiko du eta atseden hartu beharko du datozen egunetan.
Peña II.ak eta Artolak joan den larunbatean, ekainak 11, jokatu zuten Bizkaia Torneoko 4 t 'erdiko partida, eta lehenengoa gailendu zen 18-14. Artolak irrist egin zuen eta min hartu du. Hala ere, partida amaitzeko gai izan zen.