Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Lesioa

Jokin Altunak haustura zorrotz-arina du eskuin izterreko bizepsean

EITB MEDIA

Atzo Zarautzen jokatutako partidan min hartu zuen Amezketako pilotariak eta gaur egin dizkiote lesioaren nondik norakoak ezagutzeko frogak.

  • Jokin Altuna 2022ko binakako finalean.

    Jokin Altuna 2022ko binakako finalean. Artxiboko irudia: EFE

Aspek bere webgunean aditzera eman duenez, Jokin Altunak "haustura zorrotz-arina du eskuin izterreko bizepsean". Atzo Zarautzen jokatu zuen partidako bostgarren tantoan min hartu zuen amezketarrak eta gaur egin dizkiote lesioaren ezaugarriak jakiteko frogak. Altunaren errekuperazio denbora zuntz-urraduraren eboluzioaren araberakoa izango da.

Gaur, Bizkaia Txapelketako finalean jokatzekoa zen baina Dariok ordezkatu du. Hurrengo egunetan Elgoibarren (abuztuak 24), Bilbon (abuztuak 25) eta Donostian (abuztuak 28) jokatzekoa zen Altuna III.a, baina Irribarriak (Elgoibarren eta Donsotian) eta Ezkurdiak (Bilbon), ordezkatuko dute.