Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

AZAROAN

Martxel Iztuetak Baikorekin sinatu eta azaroan debutatuko du

EITB MEDIA

Tolosako atzelari gazteak bi urteko lotura adostu du Bilboko enpresarekin.

  • Martxel Iztueta

    Martxel Iztueta. Argazkia: Baiko Pilota

Baiko Pilota enpresak asteazken honetan iragarri duenez, Martxel Iztueta Tolosako atzelari gaztea (18 urtea) bere koadroko kide izango da hemendik aurrera, azken hilabeteetan afizionatu mailan nabarmendu ondoren.

Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren hitzetan, Iztueta "klase handiko pilotaria da, ikusteko oso gustagarria". Hala, Olaizolaren arabera, "afizionatu mailako atzelaririk onena da momentu honetan".

Afizionatuetako azken hilabeteetan, Iztuetak hainbat txapelketa garrantzitsu irabazi ditu, hala nola, Lezamako Torneoa, GRAVNI Torneoa eta Mallabiko Biharko Izarrak Torneoa.

Tolosa Aurrera Pilota Elkartean hezia, Iztuetak bi urtez sinatu du Baiko Pilotarekin eta azaroan egingo du debuta.