Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

PILOTAKO MUNUDUKO TXAPELKETA

Labaka eta Merino, eskuz binakako munduko txapeldunak; Retegi BI, txapeldunorde banakakoan

EITB Media

Eneko Labakak eta David Merinok garaipena lortu dute Munduko Txapelketako finalean Israel Gonzalez eta Kevin Hernandez mexikarren aurka (2-0). Bestalde, banakakoan Julen Retegik galdu egin du David Alvarezen kontra (2-0).

  • David Merino eta Eneko Labaka

    David Merino eta Eneko Labaka, esku pilotako binakako munduko txapeldunak. Argazkia: EITB Media

Eneko Labaka eta David Merino dira 2022ko esku pilotako binakako txapeldunak, larunbat honetan (urriak 29) Biarritzeko Munduko Txapelketako finalean Israel Gonzalez eta Kevin Hernandez mexikarrak mendean hartuta

Labaka eta Merino bi setetan nagusitu dira Gonzalezen eta Hernandezen kontra (2-0). Gipuzkoarrak (Albiztur) eta errioxarrak osatu duten bikoteak 10-3ko emaitzarekin irabazi du lehen seta; bigarrena, ostera, 10 eta 4 irabazi dute.

Retegi BI, txapeldunorde banakakoan

Julen Retegi nafarrak galdu egin du David Alvarezen aurka jokatu duen banakako finala, bi setetan (2-0). Mexikokoak lehen seta bereganatu du 10-8ko emaitzarekin. Bigarren setean Nafarroako pilotariak ezin izan du neurketa berdindu, eta galtzaile izan da 10-5eko emaitzarekin.

Ondorioz, David Alvarez mexikarra da esku pilotako banakako munduko txapelduna.