Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

ZESTA PUNTA

Jai Alai Winter Series txapelketako finaleko sarrerak 10 minutuan agortu dira

EITB MEDIA

Finala otsailaren 19an, igandean, jokatuko da 12:00etan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1etik eta eitb.eus-en.

  • Jai Alai Winter Series

    Jai Alai Winter Series. Argazkia: EITB MEDIA

Otsailaren 19an, igandean, jokatuko den Eusko Label Winter serieseko finalerako sarrerak 10 minuturen buruan saldu dira, eguerdiko 12etan online eskuragarri jarri ondoren.

Hala eta guztiz ere, oraindik sarrera batzuk daude salgai falta diren txapelketako lau jardunaldietarako:

B multzoko ligaxkako partida: urtarrilaren 23an.

1. finalerdia: urtarrilaren 30ean.

2. finalerdia: otsailaren 6an.

Hirugarren eta laugarren posturako partida: otsailaren 13an.

Finalerako sarrerarik gabe geratu diren zaleek, hala ere, neurketa hori zuzenean ikusi ahalko dute ETB1en eta eitb.eus-en.

Beste alde batetik, finalaurrekoetan izango diren lau bikoteak dagoeneko ezagutzen dira, baina ez gurutzaketak:

A taldea: Olharan-Basque (lehenak) eta Barandika-Lekerika (bigarrenak)

B taldea: Goikoetxea-Etcheto vs Beaskoetxea-López (ligaxkako partida baten faltan)