Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

(22-21)

Arrizabalagak eta Osesek Bizkaia Torneoa irabazi dute Aldai eta Mendizabal garaituta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arrizabalagak eta Osesek pronostikoak hautsi dituzte aurreko ligaxkan partidarik galdu ez zuten Aldai-Mendizabal bikotea menderatuz.

5:12
Oses eta Arrizabalaga

Olatz Arrizabalagak eta Uxue Osesek irabazi dute V. Bizkaia Torneoa, emakumezkoen esku-pilota egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat, Amaia Aldai eta Nora Mendizabali 22-21 irabazita Bizkaiko pilotalekuan jokatutako finalean.

Partida erabakigarri eta parekatuan, Arrizabalagak eta Osesek pronostikoak hautsi dituzte aurreko ligaxkan partidarik galdu ez zuten Aldai-Mendizabal bikotea menderatuz.

Hirugarren eta laugarren posturako partidan Madalen Etxegaraik eta Enara Gamindek 22-13 irabazi diote Leire Garai-Andrea Capellan bikoteari.