Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Lesioa

Peio Etxeberriak ez du Laso eta Eskirozen aurka jokatuko; Irribarriak ordezkatuko du

I. G. | EITB MEDIA

Nafarra baja izango da "eskuetako gaitzagatik", eskuineko eskuari eragiten diona.

  • Peio Etxeberria

    Peio Etxeberria. Argazkia: EITB Media

Peio Etxeberria pilotariak ezin izango du jokatu larunbatean, otsailak 18, Labriten jokatu behar zuen Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko partida.

Nafarra baja izango da "eskuetako gaitzagatik", eskuineko eskuari eragiten diona. Beraz, Iker Irribarriak ordezkatuko du, Beñat Rezustarekin batera, Laso eta Eskirozen aurka. Azken horrek ere Ander Imazen ordez jokatuko du.