Pilota
Debuta egingo du
Gorka Ugartemendia atzelariak debuta egingo du Baikorekin, apirilean
EITB MEDIA
20 urteko alkizarrak bi urtez sinatu du. Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren iritziz, gora egin du azken hilabeteetan, eta eskuma "berezia" du.
-
Ugartemendiak apirilean egingo du debuta. Argazkia: Baiko Pilota.
Gorka Ugartemendia atzelariak, 20 urtekoa bera, bi urtez sinatu du Baiko Pilotarekin, eta apirilean egingo du debuta, Baikok ostiralean jakitera eman duenez. Alkizarra, Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren iritziz, "pilotari oso langilea da, eta azken hilabeteetan gora egin du; ezker ona badu ere, eskuma berezia du", adierazi du Olaizolak.
Tolosa Aurrera Pilota Elkartean hazia, Ugartemendiak, afizionatuetan, promesa mailan eta elite mailan irabazi du Diario Vasco Torneoa; Antiguako Pilota Txapelketa ere irabazi du, eta Liga Vascako txapela jantzi.