Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Egun batzuk jokatu gabe

Lasori apendizitis ebakuntza egin diote

EITB Media

Unai Laso ospitaleratu egin dute, apendizitisak jota. Pilotaria ebakuntza-gelatik pasa da, eta egun batzuk eman beharko ditu jokatu gabe.

  • Unai Laso

    Unai Laso, pilotaria. Argazkia: Baiko Pilota

Unai Lasori apendizitis ebakuntza egin diote ostiral honetan, ekainaren 3an, Baiko Pilota enpresak jakinarazi duenez. Ondorioz, ez du jokatuko Munitibarren aurreikusita zeukan partida.

Laso ospitaleratu egin dute apendizitisak jota, eta ebakuntza-gelatik pasa da. Orain, egun batzuk eman beharko ditu pilotan jokatu gabe.

Alabaina, Jon Ander Peñak ordezkatu du Nafarroako pilotaria Munitibarko jaialdian; hortaz, Peña II.a izango du bikotekide Morgaetxebarriak, Artolaren eta Eskirozen aurkako lehian.