Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

KONTRATU BERRITZEA

Alberdi II.ak Baikon jarraituko du beste bi urtez

A. A. | EITB MEDIA

Bilboko enpresa eta Unai Alberdi akordio batera iritsi dira, bien arteko lotura beste bi urtez luzatzeko.

  • Unai Alberdi

    Unai Alberdi. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Unai Alberdi aurrelariak beste bi urteko kontratua sinatu du Baikorekin, Bilboko enpresak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Alberdi II.ak iazko urtarrilean egin zuen debuta profesionaletan, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Handik gutxira, uztailaren 11n, eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen, sanferminetako pilota jaialdi batean parte hartzen ari zela.

Baikoren webgunean ikusgai dauden datuen arabera, azpeitiarrak 38 neurketa jokatu ditu 2023. urtean, horietatik 24 irabazi (% 63) eta 14 (% 37) galdu dituela.

Besteak beste, duela gutxi bukatu den promozio mailako Lau t'erdiko Txapelketan finalerdietara heltzea lortu zuen. Bertan, galdu egin zuen Zubizarreta II.aren aurka (22-19), hau da, azkenean txapelketa bereganatu zuen pilotariaren kontra. Horrez gain, Morgaetxebarria atzelariarekin batera, Binakako Serie B Txapelketan parte hartuko du ostiral honetatik aurrera.