Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

MASTER CUP

Zabaletak eta Aldaik jokatuko dute Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finala

EITB MEDIA

Goiuri Zabaletak 22-19 hartu du mendean Garai, partida gogor batean. Bigarrenean, berriz, Aldai aise nagusitu zaio Arrillagari (22-3). Finala abenduaren 17an jokatuko dute, Durangoko Ezkudi pilotalekuan.

1:11
Emakume Master Cup

Goiuri Zabaletak eta Amaia Aldaik jokatuko dute Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finala. Zabaletak 22 eta 19 irabazi dio Garairi; Aldai, aldiz, 22 eta 3 gailendu zaio Arrillagari.

Lehen finalerdian, Leitzako pilotariak asko sufritu du 22ra iristeko, nahiz eta hasieran 8 tantoko aldea izatera ere iritsi den. Ordubete iraun du partidak, eta latz lan egin behar izan dute biek tantoak egiteko. Zabaleta 11-19 aurretik zela, Leire Garaik ez dio lan erraza jarri, aldea 19-20 estutu ostean. Azkenean, Zabaleta izan da finalerako txartela lortu duena.

Bigarren finalerdian, Amaia Aldai egungo txapeldunak arazo handirik gabe gainditu du Miriam Arrillaga. Hasierako 5 eta 0eko partzialak bidea argitu dio Dimako pilotariari. Hortik aurrera, Arrillagak ezer gutxi egin ahal izan du Aldairen nagusitasunaren aurreran. Amaieran tanto lehiatuagoak ikusi ditugun arren, 22-3 izan da azken emaitza. Aldaik hirugarren finala jokatuko du, jarraian.

Final handia abenduaren 17an jokatuko udte, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan, 12:00etatik aurrera.