Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

ZESTA-PUNTA

Jai Alai Iron Cup txapelketa egingo dute Bilbon, Jai Alai Leaguen egutegian

EITB MEDIA

Hala, Bizkaiko hiriburuak bat egingo du Jai Alai League zesta-punta lehiaketa handiarekin. Deportibo frontoian jokatuko dituzte partidak, maiatzaren 3tik ekainaren 7rako ostiraletan.

1:02
Jai Alai Iron Cup 2024

Jai Alai League zesta-punta zirkuituan sartuko da Bilbo, Jai Alai Iron Cup 2024 txapelketarekin. Maiatzaren 3an hasi eta ekainaren 7ra arteko jokatuko dute, ostiraletan. Ligako zortzigarren proba izango da Bizkaiko hiriburukoa, maila gorenekoa, eta egungo pilotaririk onenak bilduko ditu.

"Slam" mailako torneoa izanik, irabazleek 2.000 puntu gehituko dituzte ranking ofizialean, txapeldunordeek 1.200; finalaurrekoetara sailkatzen direnek, ostera, 750, "Master" kategorian jasotzen denaren bikoitza, alegia. Neurketetarako sarrerak eta bonuak Eraman Jai Alai webgunean daude salgai. Bonoak 60 euro balio du, eta sei jardunaldietarako sarrera bermatzen du.

Gaur gaurkoz, Aritz Erkiaga da nagusi. Pilotari bizkaitarrak, Winter Series irabazteaz gain, Pauen, Lekeition eta Zumaian ere garaile izan zen. Oso momentu onean iritsiko da, jokatutako 15 partidak irabazita. Bilbon, Ion Ibarluzearekin jokatuko du, Gernikan garaipena lortu zuen bikotearekin, hain zuzen ere.

Barandika-Lekerika, Goitia-Basque, Biarritzeko Sorozabal anaiak (Johan-Gorka) eta Laduche-Manci bikoteak izando ditu aurkari Deportivoko Jai Alai Iron Cupen, maiatzaren 27an eta 28an jokatuko den Pro-Am txapelketa irabazten duen bikoaz gain.

Emakumeen Masterra

Era berean, emakumezkoen txapelketa ere antolatu dute, kalitate handiko lau bikoterekin. Horrenbestez, Durangon, Lekeition, Zumaian eta Gasteizen jokatutakoez gain, Bilboko lehia ere izango dute egutegian: Erika Mugartegi-Frida Watkings, Elaia Gogenola-Ihart Arakistain, Helena Barrenetxea-Maialen Aldazabal eta Maite Ortiz de Mendibil-Arai Lejardi bikoteak kantxaratuko dira. Emakumeen torneoa maiatzaren 24an hasiko da, gizonezkoen finalaurrekoekin batera.

Honako jauek dira Jai Alai Iron Cupeko taldeak eta parte-hartzaileak:

"A" TALDEA

Erkiaga-Ibarluzea

Barandika-Lekerika

Laduche-Manci

"B" TALDEA

Goitia-Basque

Johan-Gorka

Pro-Am txapelketako irabazleak

EGUTEGIA

Maiatzak 3, 19:00etan: ligaxkako lehen jardunaldia

Goitia-Basque vs Pro Am-eko irabazleak

Erkiaga-Ibarluzea vs Barandika-Lekerika

Maiatzak 10, 19:00etan: ligaxkako bigarren jardunaldia

Johan-Gorka vs Goitia-Basque

Barandika-Lekerika vs Laduche-Manci

Maiatzak 17, 19:00etan: ligaxkako hirugarren jardunaldia

Johan-Gorka vs. Pro Am-eko irabazleak

Laduche-Manci vs. Erkiaga-Ibarluzea

Maiatzak 24, 19:00etan: Finalaurrekoak

Elaia-Ihart vs Helena-Maialen

Gizonezkoen lehen finalaurrekoa

Maiatzak 31, 19:00etan: Finalaurrekoak

Erika-Frida vs Maite-Arai

Gizonezkoen bigarren finalaurrekoa

Ekainak 7, 19:00etan: Finalak