Itxi

Saskibaloia

Erreginaren Kopa

Star Center Uni Ferrol, IDK Gipuzkoaren aurkaria

Erredakzioa

Talde donostiarrak Zaragozan jokatuko den Kopako estreineko partida jokatuko du urtarrilaren 19an, ostiralean, 18:30ean.

  • IDK Gipuzkoa. Argazkia: EiTB

    IDK Gipuzkoa. Argazkia: EiTB

Astelehen honetan egin da Liga DIAko Erregeinaren Kopako zozketa. Zaragozan jokatuko da Kopa urtarrilaren 19an, 20an eta 21ean. IDK Gipuzkoa izango da euskal ordezkari bakarra eta Star Center-Uni Ferrol taldea izango du aurkari.

"Zalantzarik gabe, aurkari gogorra egokitu zaigu Kopan", adierazi du IDK Gipuzkoak bere webgunean. Neurketa hau irabazten duenak Permuferias Avenidaren aurka jokatuko ditu finalerdiak.

Finala, urtarrilaren 21ean jokatuko da, 12:00etan.

Zozketaren emaitza:

Lehen Kanporaketa (urtarrilak 19, ostirala, 18:30ean): Star Center-Uni Ferrol/IDK Gipuzkoa

Bigarren kanporaketa  (urtarrilak 19, ostirala, 20:45ean): Snatt's Femení Sant Adria/Mann-Filter

Finalerdiak (urtarrilak 20, larunbata): Lehen kanporaketako irabazlea vs. Perfumerias Avenida // Bigarren kanporaketako irabazlea vs. Spar CityLift Girona

Finala: Urtarrilaren 21an, igandean, 12:00etan.