Itxi

Saskibaloia

BILBAO BASKET UTZI ONDOREN

Alex Mumbru, Valentzia Basketeko entrenatzaile berria

I. G. | EITB MEDIA

43 urteko entrenatzaile kataluniarrak Valentziara joko du Surne Bilbao Basketekin zuen kontratua amaitu ostean.

  • Alex Mumbrú

    Alex Mumbru. Irudia: EITB Media

Alex Mumbru entrenatzaileak, aurreko denboraldian Surne Bilbao Basket zuzendu zuenak, Valentzia Basket entrenatuko du hurrengo hiru denboraldietan, 2025eko ekainaren 30era arte, Joan Peñarroya ordezkatuz.

43 urteko prestatzaile kataluniarrak Valentziara joko du Surne Bilbao Basketekin zuen kontratua amaitu ostean. Lau urtez zuzendu du talde bilbotarra, entrenatzaile gisa, bederatzitan jokalari izan ondoren.