Surf-a
Tasmaniako proba
Surfa: Eskoziara begira
K.I
Erredakzioa
Stuart Kennedyk irabazi du Tasmaniako txapelketa. Hodei Collazo eta Aritz Aranburu txanda berean joan ziren kanpora.
Bi zarauztarrak eta Eneko Acero dira munduko zirkuitoko sailkapen bateratuan ondoen agertzen diren euskal surflariak.
Hurrengo hitzordua Eskoziako O’Neill Coldwater Classic txapelketa izango da, 6 izarrekoa, apirilaren 13tik aurrera. Izen ematea zabalik dago eta oraindik aldaketarik egon daitekeen arren, une honetan bederatzi euskaldun daude zerrendan: Aritz Aranburu, Hodei Collazo, Txaber Trojaola, Eneko Acero, Haritz Mendiluze, Borja Agote, Indar Unanue, Igor Muniain, eta Jatyr Berasaluze.
MUNDUKO RANKING-A
1 Burrow,Taj(AUS) 15875
2 Hobgood,C.J.(USA) 10992
3 Durbidge,Bede(AUS) 9183
4 Smith,Jordy(ZAF) 8949
5 Dantas,Wiggolly(BRA) 7559
6 Monteiro,Raoni(BRA) 7366
7 Kerr,Josh(AUS) 7250
8 Hobgood,Damien(USA) 7134
9 Martinez,Bobby(USA) 6900
10 Buchan,Adrian(AUS) 6670
48 Collazo,Hodei(EUK) 2863
55 Aranburu,Aritz(EUK) 2527
58 Acero,Eneko(EUK) 2482