Surf-a
Garaipena
Kelly Slater, nagusi Volcom Fiji Pro-n
Erredakzioa
40 urte bete ditu dagoeneko, baina jenio izaten jarraitzen duela argi eta garbi utzi du. Mick Fanning australiarra jarri da sailkapen nagusiaren buruan.
-
Kelly Slaterren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Tavaruako probaren ostean, Mick Fanning australiarra jarri da sailkapen nagusiaren buruan. Slater dago bigarren postuan. Hurrengo hitzordua Billabong Pro Teahupoo izango da, abuztuaren 16tik 27ra bitartean.