Itxi

5. Etapa

5. Etapa

5. Etapa

Erorikoa

Milan Vader txirrindulari herbeheretarra "egonkor" dago ospitalean

Agentziak | EITB Media

Jumbo Visma taldeko txirrindulariak erorikoa izan zuen Itzuliko 5. etapako 70. kilometroan eta lasterketa utzi behar izan zuen.

  • Milan Vader.

    Milan Vader.

Milan Vader, txirrindulari herbeheretarra "egonkor" dago Itzuliko 5. etapan erorikoa izan ostean. Jumbo Visma taldeko ziklista Gurutzetako Ospitalera eraman zuten eroriko horretan hartutako kolpeen eta egindako zaurien ondorioz.

Vaderrek kolpe ugari jaso ditu. Itzuliko antolatzaileek aditzera eman dutenez, herbeheretarrak traumatismoak ditu bularrean eta buruan. Horrez gain, zauria du ezkerreko bekainean. 

Vaderrekin batera beste txirrindulari batzuk ere erori ziren, baina Roglic esloveniarraren taldekideak hartu zuen kalterik handiena.