Itxi

6. Etapa

6. Etapa

6. Etapa

Apirilak 6, ostirala

2024ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (137,8 km)

EITB MEDIA

Zazpi igoera puntuagarri izango dira, horietako hiru, Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak, Itzuliaren azken jardunaldiko profilean. Aurreikuspena da etapa erabakigarria eta ikusgarria izatea.

  • 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

    2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

Apirilaren 6an, larunbatez, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren seigarren eta azken etapa jokatuko dute, eta zaleek gorriz azpimarratuta dute egun hori, aurreikuspena baita jardunaldi erabakigarria eta ikusgarria izatea. Etapa Eibarren hasi eta amaituko da, 137,8 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariek zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak dira. Hori gutxi balitz bezala, 2. mailako Gorla eta 3. mailako Elkorrieta, Trabakua eta Urkaregi ere gainditu beharko dituzte ziklistek. Laburbilduz, Itzuliko indartsuenentzako eguna izango da, onenek erakutsi beharko dute zer egiteko gai diren.

Lasterketako antolatzaileek, 63. Itzuliaren azken etapa hau aztergai, diote "exijentzia handikoa" izango dela, "hasieratik", eta nabarmenduta dute ezinbestekoa izango dela talde ona izatea, errepidean jazotzen dena kontrolatu ahal izateko. Zalantzarik gabe, etapa nagusia da; ohi bezala, baliteke Eibarren berrestea aurreko egunetan ikusitakoa, eta, halaber, gerta liteke lehenengo bost etapetan gertaturikoari erabateko buelta ematea.

13,5. kilometroan igaroko da tropela eguneko lehen mendateko pankartapetik; 3. mailako Elkorrieta da hori. Batez beste, % 6,7 malda du, bai eta igoerako 2,6 kilometro ere. Jarraian dator 1. mailako Azurki mendatea; horrek 5,1 kilometro ditu, % 7,4an, eta 24,9. kilometroan amaituko da. Azurki jaitsita, lasterketa Azkoitian izango da, eta bertan hasiko dira 2. mailako Gorla igotzen. Gorla luzea da; izan ere, 9,6 kilometroko igoera da. Batez beste, % 5,7ko malda du. Ziklistek etapako 45. kilometroan topatuko dute mendateko pankarta, eta Itzulia, handik gutxira, Bergaran eta Soraluzen izango da.

Parte-hartzaileek Krabelin igoko dute gero. 1. mailako mendate horrek bost kilometro ditu, eta, batez beste, % 9,6ko malda gogorra. Etapako 70,2. kilometroan du pankarta, eta lasterketak Markina-Xemeinerako bidea hartuko du orduan. Bizkaiko udalerri horretan jokatuko dute jardunaldiko lehenengo esprint berezia; adi izan beharko gara, gertatu ahal baita, sailkapen nagusiaren egoera kontuan izanik, denbora sariak guztiz erabakigarriak izatea.

Trabakua igoko dute ondoren; hori 3,3 kilometroko mendatea da, eta % 7,1eko batezbesteko malda du. Eibarren, 104,5. kilometroan, etapako bigarren esprint berezia izango da. Handik oso gutxira, Izua igoko dute, alegia, 2024ko Itzulian izango den azken mendate gogorra. 4,1 kilometroko ahalegina da, batez beste % 9,2ko malda duena. Guztiz erabakigarria izan liteke Izua; alde batetik, gogortasun handia duelako; beste aldetik, txirrindulariek nekea nabaritu ahalko luketelako.

Helmugarako hamabi kilometro geldituko direnean, Urkaregi dator. Bost kilometroko igoera da, % 4,8an. Probako azken mendate puntuagarria da, baina etapako azken hiru kilometroak, gainera, gorantz doaz.

Lortuko al du Eibarreko podiumera igotzea Jonas Vingegaardek iaz jantzi zuen maillot horia soinean duela? Danimarkarra izango al da, bigarren urtez jarraian, lasterketako azken maillot horia? Euskal txirrindulariren batek erdietsiko du etxeko lasterketa irabaztea? Eibarren zalantza guztiak argituko dituzte, 2024ko Euskal Herriko Itzulia amaituta.

PROFILA

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

IBILBIDEA

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapako ibilbidea. Irudia: itzulia.eus.

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapako ibilbidea. Irudia: itzulia.eus.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 6. etapa (apirilak, 6).

Ibilbidea: Eibar-Eibar.

Distantzia: 137,8 kilometro.

Goranzko desnibel metatua: 3.933 metro.

Hasiera ordua: 13:47an, irteera neutralizatua; 14:04an, benetako irteera.

Amaiera ordua: 17:40an (38 km/h); 17:30ean (40 km/h); 17:20an (42 km/h).

6. ETAPAKO MENDATEAK 

Elkorrieta mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

Elkorrieta mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

Azurki mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

Azurki mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

Gorla mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

Gorla mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

Krabelin mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

Krabelin mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

Trabakua mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

Trabakua mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

Izua mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

Izua mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

Urkaregi mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

Urkaregi mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapan. Irudia: itzulia.eus.

6. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapako azken kilometroak. Irudia: itzulia.eus.

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 6. etapako azken kilometroak. Irudia: itzulia.eus.