Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Etapa nagusia

Arraten irabazi eta lidergoa eskuratu du Valverdek

Agentziak | Erredakzioa

Samuel Sanchezek erorikoa izan du azken kilometroan, etapa garaipenaren bila zihoanean.

Alejandro Valverde (Movistar) nagusi izan da Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapan, aurtengo etapa nagusia. Guztira, 139,8 kilometro egin dituzte Bilbo eta Arrate artean. Gaurko garaipenari esker, murtziarra da sailkapen nagusiko lider berria.

Valverde izan da azkarrena helmugara aurretik iritsi diren bost txirrindularien artean. Seigarren Alberto Contador (Trek) izan da, hiru segundora.

Movistarreko txirrindulariaren atzetik sartu dira, denbora berean, Rigorto Uran kolonbiarra, Romain Bardet frantziarra, Louis Menitjes hegoafrikarra eta Michael Woods kanadiarra.

Azken kilometroan, Samuel Sanchezek (BMC) erorikoa izan du, etapa garaipenaren bila atera denean. Pekin 2008ko txapeldun olinpikoa bera bakarrik erori da bizikletak mugimendu arraro bat egin ostean.

David de la Cruz aurreko liderrak 22 segundo galdu ditu helmugan.

Etapa lasaia izan da lehen 134 kilometroetan, eta oso lehiatua azkeneko seietan, Arrate Matsariatik igo dutenean. Lau kilometroko igoera izan da, % 15eko aldapekin.

Euskal Herriko Itzulia larunbateko erlojuaren kontrako saioan erabakiko da. 27 kilometroko ibilbidea egingo dute Eibarren, lehen 7,5ak aldapan gora, 3ondorengo ,5 aldapan behera eta azken 16ak, lauak.

 

 


0646">