Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Apirilaren 2tik aurrera

Mikel Landa: 'Itzulia urteko nire lehen helburua da, eta konfiantza daukat'

Agentziak | Erredakzioa

"Sailkapen nagusia oso estu egongo da eta segundo gutxi batzuengatik erabakiko da dena", esan du txirrindulari arabarrak.

  • Mikel Landa, Tirreno-Adriatikoko etapa garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

    Mikel Landa, Tirreno-Adriatikoko etapa garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

Mikel Landa Movistarreko txirrindulariak esan du Itzulia "urteko lehen helburua" duela, "etxeko lasterketa" dela eta "lasaitasuna irabazi duela" Tirreno Adriatikoan urteko lehen etapa garaipena lortu ostean.

"Tirrenon eta Itzulian oso ondo egin nahi nuela esan nuen, eta sasoi onean iritsi naizela uste dut. Italian oso ondo sentitu nintzen, eta egindako lana barneratu dut. Han lortutako garaipenak lasaitasun handiagoa eman dit. Lanak ondo egin nituen, baina garaipen batek segurtasuna ematen dizu, eta konfiantza handiagoa", esan du Landak Movistar taldeak zabaldutako adierazpenetan.

Landak ez du ukatu "maillotean bat zenbakia eramateak" egiten dion "ilusioa". "Etxeko lasterketa da, eta zenbaki hori eramatea oso polita da, oso pozik nago aukera hori dudalako. Itzuliarekin, etxeko lasterketa izateaz gain, oroitzapen onak dauzkat eta maila ona ematea espero dut", gaineratu du.

Gainontzeko faboritoei dagokienez, "sailkapen nagusia oso estu" egongo dela aurreikusi du, eta "segundo gutxi batzuetan" erabakiko dela. "Kwiatkowskik eta Roglicek alde handia atera dezakete erlojupekoan, eta gero badira Izagirre anaiak, Alaphilippe, Porte, Nibali eta Uran bezalako txirrindulariak. Faborito asko daude, eta asko gara irabazteko aukerak dauzkagunok", azpimarratu du.